Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskera. Mostrar todas las entradas

miércoles, febrero 06, 2008

Tolosako Inauteriak

Asteburu honetan hiri eta herri askotan inauteiak ospatu egin dira, festa bat Donostin bertan arrakasta asko ez daukana.

Pixkanaka pixkanaka azken urteetan inauteri festa gero eta ospe gehiago dauka eta gero eta jende gehiago mozorratzen da eta kalera ateratzen dira giroaz disfrutatzera. Baina egia esan haurrei kenduta oso zaila izaten zen jendea gauean mozorratuta ikustea.

Zalantzarik gabe, disfrutatu iñauteriaz nahi izanez gero, Tolosa da aukerarik onena. Herri hau Donostitik 30 kilometroeatara dago eta hemen inauteri onenak ospatzen dira.

Azken urte hauetan egia esan, ni ez naiz gerturatu, baina urte askotan koadrila osoa Tolosara joan gara eta murgildu gara festa dibertigarri hauetan, gure festa egutegian markatuak zeudelako.


Gogoratzen naiz gau ahaztezin horretan Javi eta Santi konpañian, Ford Escort baten gainean dantzatzen bukatu genuela. Kotxe hau herri osoan zehar mugitzen ari zen karroza moduan.

Espero det zuek ere, jaiak ospatu eta disfrutatu egin dituzuela, esaten dudan bezela hemen Donostian nahiko ixilean pasatzen dena, nahiz eta gero eta jende gehiago animatu.

miércoles, enero 16, 2008

Donostiako Eguna

Egun batzuk barru, donostiarrentzako den festa handiena ospatzeko aukera izango dute, urtero bezela ohiko Donostiako Eguna.

Seguraski giro aldetik, egunik handiena eta jarraian, lehen komentatu dudan bezela Santo Tomas eguna, hala ere inolako zalantzarik gabe hau da gehien espero duten eguna Donostiko jendeak.

Tradizioa lagun edota familia-rekin elkartzea da, denok elkarrekin afaltzeko. Orain dela urte batzuk normalean jeandeak angulak afaltzen zituen, gaur egun hau bakarrik dirudunentzako geratzen da, beste guztientzako edozein gauza ezberdinakin konformatu behar dira.

Tradizionalenak elkarteetan biltzen dira afaltzeko, baina ziurtatu egiten dizuet ez dela batere erraza lekua aurkitzea edozein elkartetan, eta pila bat lekuetan afariak ospatzen dituzte.

Elkarteetara joaten ez direnak, edo etxeetan biltzen dira edo jatetxe batera joaten dira, baina hori bai, jatetxe batera joaten dena prest egon behar du kontu handi batera ordaintzeko, zeren eta zerbait berezia badauka afari batek, bere prezioa da, ez dela batere merke.

Gaueko hamabietan denok Konstituzio enparantzara, Donostiko ikurriña nola igotzen duten ikustera eta danborrada ondoan, abestiak danborraz jotzen. Alferrak telebistatik ikusten dute

Enparantza hontan ateratzen dena, danborrada ofíziala da, baina ez da bakarra, zeren eta hiria danborradaz beteta egoten da, elkarte danborradak, hotelekoak, lagun taldekoak eta abar.

Koadrilako batzuk ateratzen dira danborrada batzuetan. Javi, Iker, Ivan, Cesar, Oskar, Asier, Luisma, Txetxo, bi danborradatan ateratzen dira, lehenengoa gaueko hamabietan, eta bigarrena, hurrengo egunean arratsaldeko lauretan.

Ni normalean ez naiz ateratzen, nahiz eta tradizioa tradizioa gustatu. Alde batetik ez zait asko gustatzen holako ekintzatan parte hartzea, baina arrazoi nagusiena da, normalean gau horretan lana tokatzen zaidala eta grabaketak egin behar ditut.

Egia esan Donostiko festeen artean hau da inportantena, eta parranda ere elegante izaten da.

Hurrengo egunean, tradizionalena da haur danborrada ikustea eguerdiko hamabietan, hala ere oraindik ez bazara atzoko parrandaz errekuperatu itxoin dezakezu eta jeiki zuzenean ikurriña jeitsiera ikusteko 20an gaueko hamabietan.

Ikusiko degu nola aurkezten den aurtengo festa, segurasko lanean, baina saiatuko naiz argazkiren bat lortzen, aurrerago argitaratzeko.