Pixkanaka pixkanaka azken urteetan inauteri festa gero eta ospe gehiago dauka eta gero eta jende gehiago mozorratzen da eta kalera ateratzen dira giroaz disfrutatzera. Baina egia esan haurrei kenduta oso zaila izaten zen jendea gauean mozorratuta ikustea.
Zalantzarik gabe, disfrutatu iñauteriaz nahi izanez gero, Tolosa da aukerarik onena. Herri hau Donostitik 30 kilometroeatara dago eta hemen inauteri onenak ospatzen dira.
Azken urte hauetan egia esan, ni ez naiz gerturatu, baina urte askotan koadrila osoa Tolosara joan gara eta murgildu gara festa dibertigarri hauetan, gure festa egutegian markatuak zeudelako.
Gogoratzen naiz gau ahaztezin horretan Javi eta Santi konpañian, Ford Escort baten gainean dantzatzen bukatu genuela. Kotxe hau herri osoan zehar mugitzen ari zen karroza moduan.
Espero det zuek ere, jaiak ospatu eta disfrutatu egin dituzuela, esaten dudan bezela hemen Donostian nahiko ixilean pasatzen dena, nahiz eta gero eta jende gehiago animatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario