Tradizioa lagun edota familia-rekin elkartzea da, denok elkarrekin afaltzeko. Orain dela urte batzuk normalean jeandeak angulak afaltzen zituen, gaur egun hau bakarrik dirudunentzako geratzen da, beste guztientzako edozein gauza ezberdinakin konformatu behar dira.
Gaueko hamabietan denok Konstituzio enparantzara, Donostiko ikurriña nola igotzen duten ikustera eta danborrada ondoan, abestiak danborraz jotzen. Alferrak telebistatik ikusten dute
Enparantza hontan ateratzen dena, danborrada ofíziala da, baina ez da bakarra, zeren eta hiria danborradaz beteta egoten da, elkarte danborradak, hotelekoak, lagun taldekoak eta abar.
Ni normalean ez naiz ateratzen, nahiz eta tradizioa tradizioa gustatu. Alde batetik ez zait asko gustatzen holako ekintzatan parte hartzea, baina arrazoi nagusiena da, normalean gau horretan lana tokatzen zaidala eta grabaketak egin behar ditut.
Egia esan Donostiko festeen artean hau da inportantena, eta parranda ere elegante izaten da.Hurrengo egunean, tradizionalena da haur danborrada ikustea eguerdiko hamabietan, hala ere oraindik ez bazara atzoko parrandaz errekuperatu itxoin dezakezu eta jeiki zuzenean ikurriña jeitsiera ikusteko 20an gaueko hamabietan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario